943 020 000 uhina@uhina.info

NOR GARA

Sonorizazio eta argiztapen profesionala eskainiz 40 urteko esperientzia duen  euskal enpresa gara.

2005. urteaz geroztik, Mattin Epelde Pagolaren gidaritzapean ari gara lanean. Lehenik, Ignacio Camioren 30 urteko esperientzia egin genuen geure eta, ondoren, Euskal Herrian garrantzitsua izan den IKUSTEK enpresa. Gaur egun, erreferente bihurtu gara ikus-entzunezko sektorean.

Euskal Herri osoan eta inguruan eskaintzen dugu zerbitzua; batetik, ondo kokatuta gaudelako eta bestetik, lehen mailako teknikari taldea dugulako.

Kalitate goreneko ekitaldi, kontzertu, antzezlanak hornitzen ditugu, bai eta eraikinetan soinu- eta argi-instalazioak egiten ere.

40 urte baino gehiago pasatu dira lehen argiztapen- eta soinu-lanak egin genituenetik. Harrezkero, bide luzea egin du UHINAk. Profesionaltasun osoz ari gara daukagun onena ematen, arreta pertsonalizatutik hasi eta ekipamendu onenarekin eskaintza zabala eginez.

ENPRESA
ESTRATEGIA

1. Ikerkuntza:

Proiektu berrietan, teknika eta teknologia berrienen aholkularitzan adituak gara. Arazo teknikoei irtenbide desberdinak ematen dizkiegu.

2. Antolamendua:

Urte askotan egindako lanari esker, harreman ezin hobea dugu bezeroekin. Gertu-gertukoa.
Bide beretik jarraituko dugu aurrerantzean ere, gure bezeroei zerbitzu malgua eskaini eta bakoitzaren beharretara egokitu ahal izateko.

3. Garapena:

Garapen teknologikoan sinesten dugu. Horregatik egiten dugu lan punta-puntako materialarekin. Ekitaldi tradizionalagoei ere kutsu berritzailea ematen diegu.

4. Berrikuntza:

Ikerkuntza oinarri dugula, teknologia berriena erabiltzen dugu, berrikuntza teknikoak bezeroei eskaintzeko.

5. Lantaldearen trinkotzea:

Etengabe ari gara formatzen.
Lantalde prestatua dugu oso, konpromiso osoa hartu dugulako etenik gabe formatzen jarraitzeko, bai teknika aldetik, bai materialen aldetik. Ezagutzen ditugu azken-azkeneko berrikuntzak eta praktikan jartzen dugu ikasitakoa.

Irekia: barrua zein kanpoan lankidetzan aritzen gara, ezagutza partekatuz. Talde-lana eta elkarlana ditugu ardatz gure lan egiteko moduan.

Ekintzailea: esparru berrietan murgiltzen egiten dugu aurrera. Lan egiteko moduan ekimena, sormena eta etengabeko hobekuntza sustatzen ditugu.

Sendoa: 40 urte luzetako ibilbidea dugu, esperientzia handia duen lantalde gaitua dugu zutabe. Lanean ezagutza eta kalitatea bilatzen ditugu.

Enpatikoa: pertsonak aintzat hartzen ditugu eta konfiantza oinarri hartuta lantzen ditugu harremanak. Lantaldearen zein bezeroaren asebetetzea ditugu helburu.

Gertutasuna: bezeroekin bertatik bertara egiten dugu lan. Entretenimendu- eta instalazio-lanean aritzeak etengabeko “feedback”a ematen digu, sor daitezkeen beharrak aurreikusi eta irtenbide edo proposamen berriak eskaini ahal izateko.

BALIOAK

DATUAK

Presentzia:
Euskal Herrian eta inguruetan urtean 600 ekitaldi baino gehiagotan parte hartzen dugu.

Inbertsioak:
Gure baliabide gehienak formakuntza eta garapen teknologikoan oinarritzen dira.

Logistika eta azpiegitura gaitasuna:
Berehalako zerbitzua eskaintzen dugu, ibilgailuak eta azpiegiturak prest ditugulako beti.